Egunez aldatu du Talaimendik Pirinioetara irteera

Karkara 2019ko ira. 20a, 09:29

Eguraldi txarra medio, urriaren 4ra atzeratu dute Pirinioetara irteera.

Asteburu honetan, irailaren 21etik 22ra Pirinioetara irteera antolatua zuen Talai Mendi Elkarteak. Aste honetan egiten duten bileran, ordea, astebururako aurreikusten den eguraldi txarra medio, egunez aldatzea erabaki dute. Horrela, urriraino atzeratu dute ekintza, hilaren 4tik 5era izango da irteera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!