Andoni Garatek hamairugarren egin du Getariako XVIII. Salbatore Biatloian

Karkara 2019ko ira. 21a, 13:56

59 partaide izan dira aurten, eta bigarren aldiz, erreleboka jokatzeko aukera eman dute. Andoni Garate oriotarrak senior mailan jokatu du banaka eta 20:40 denbora egitea lortu du.

Gaur jokatu dute Getariako XVIII. Salbatore Biatloia, 12:00etan hasita, Biatloi Txikiaren ondoren. Aurten 59 partaide izan dira, eta lehenengo aldiz, erreleboka jokatzeko aukera eman dute. 19 bikotek hartu dute parte guztira, eta gainontzeko 40 pertsonak banaka lehiatu dira. 550 metro egin dituzte igerian Getariako Malkorbe hondartzan, eta ondoren, herrigunea lasterka zeharkatu dute, 3.500 metroko ibilbidea osatuz.

Andoni Garatek, hamahirugarren postuan amaitu du biatloia 20:40 denborarekin, senior mailan.

Ikusi argazki guztiak Urola Kostako Hitzan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!