Irudietan: Elkartasun Desafiyua

Bi lagunen kontua izatetik, bi herri eta hamar lagun lehian jartzeko ekitaldi bat bihurtu da: batetik, Orio eta, bestetik, Zarautz. Elkartasun Desafiyua jokatu dute gaur arratsaldean San Marin ermitako belardian eta berdinketan amaitu da erronka. 

Elkartasun Desafiyua izeneko erronka berezia ospatu dute gaur San Martin ermitako belardian, 11/13 auziko 47 auziperatuen alde. Ea desbrozadorarekin nork moztu belar gehien! Bosna zarauztar eta oriotar lehiatu dira gaur arratsaldean, eta berdinketan amaitu da erronka: 1.316 kilo belar jaso dituzte bai zarauztarrek eta baita oriotarrek ere. Desafioaz gain, Oreka TX bikoteak txalaparta saioa eskaini du, bertsoentzat ere izan da tartea arratsaldean.

Ikusi argazki guztiak Urola Kostako Hitzaren webgunean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!