Kofradia zaharraren teilatutik uralita kentzen ari dira langileak

Karkara 2019ko ira. 24a, 13:49

Amiantoa osasunarentzat oso kaltegarria denez, babes neurri zorrotzak hartu dituzte langileek teilatua desmuntatzerakoan.

Pixkanaka ari dira kofradia zaharra eraisteko egin beharreko lanak osatzen. Aste honetan esaterako, teilatua desmuntatzen hasi dira. Antza denez tailatua uralitazkoa da, eta amiantoa osasunarentzat kaltegarria denez, tailatua kontu handiarekin kentzen ari dira langileak, babes neurri zorrotzak hartuz. Horrez gain, seinaleak ere jarri dituzte kofradia inguruan, gure arriskutsua dela adieraziz.

Kofradiako arduradunek jakinarazi dutenez, hasieratik zekiten uralita zuela eraikinak, eta kofradia eraisteko lanak egingo zituen enpresa aukeratu zutenean ere, amiantoa erretiratzeko prozesua ondo betetzeari garrantzi berezia eman ziotela aitortu dute. Gaur esaterako, amiantoarengandik babesteko arropa berezia jantzita lanean aritu dira langileek teilatuan.

Behin teilatu osoa kentzen dutenean, eraiste lanekin hasiko dira. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!