Mola Mola tabernak uda denboraldiko azken saioa antolatu du larunbaterako

Karkara 2019ko ira. 24a, 15:40

Larunbatean, 20:00etatik aurrera, DJ Illarrak saioa eskainiko du Mola Molan

Uda bukatu da, eta hondartzako Mola Mola tabernak ateak itxiko ditu igandean. Hori dela-eta, denboraldiko azken saioa antolatu dute larunbaterako; 20:00etatik aurrera, DJ Illarra izango da zuzenean Mola Molan. Oriotarrak denboraldiko azken emanaldira gonbidatu dituzte.  

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!