"Arantzazuko santutegian punk hutsak izan ziren"

Karkara 2019ko ira. 27a, 14:15

Nabarraldek Euskal Herriko memoria lekuak "berreskuratzeko" lanean beste ale bat jarri du Arantzazuri buruzko dokumentalarekin. Miren Mindegia gidoigilea da eta Jesus Iriarte errealizadorea elkarrizketatu ditu Iker Tubiak 'Berria'-n.

Hamalau dira Arantzazuko basilikan ageri diren apostoluak. Jorge Oteizaren eskultura haiek hamabost urtez izan zituzten bide bazterrean, duela 50 urte paratzeko baimena lortu zuten arte. Urteurrena dela eta, dokumental bat egin du Nabarraldek: Arantzazu, harriz herri. Gaur estreinatuko dute, 19:30ean, Hernaniko Orona Ideoko auditoriumean (Gipuzkoa). Urriaren 2an Donostiako Okendon emanen dute, eta abenduaren 6an, Durangoko Azokan. Miren Mindegia (Elizondo, Nafarroa, 1985) gidoigilea da eta Jesus Iriarte (Iruñea,1981), errealizadorea.

Zer arrazoi izan duzue gazteluak alde batera utzi eta santutegi bati heltzeko?

MIREN MINDEGIA: Egia da Nabarralden anitz landu dugula gazteluen gaia, baina egia da azken urteetan erabaki dugula nolabait Euskal Herriko memoria leku diren toki guzi horien inguruan hitz egitea. Tartean badira gazteluak, baina badira bertze hainbat leku ere.

Zer esanahi dauka Arantzazuk gaur egundik begiratuta ?

M.M.: Arantzazun zenbait gai uztartzen dira. Gipuzkoako santutegi nagusia da, baina gogoratu behar da bertan garai batean uztartu zirela arte garaikidearen aldeko apustua, oso berritzailea izan zena, eta euskararekin eta euskal kulturarekin izan zuten konpromisoa. Frankismoan zen; beraz, apustu arriskatua izan zen. Bertan egin ziren Euskaltzaindiaren bilera esanguratsu batzuk, Jakin aldizkaria bertan hasi zen argitaratzen... Horrez gainera, bertan egin zuten obra erreferentziazko hori, arte erlijioso guzian —eta artean orokorrean— pauso bat emanez. Nahiko erradikalak izan ziren bertako fraide frantziskotarrak.
 
Irakurri elkarrizketa osorik Berria-n
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!