Ixarra kaleko plazako eskultura lehengoratu dute

Karkara 2019ko ira. 27a, 16:15

Eskulturaren inguruan harri zuriak jarri dituzte, hasiera batean zituen bezala.

Ixarra kalean, Mendibeltz zelaiaren aurreko plazako eskultura konpontzen aritu dira gaur Orioko udal langileak. Antza denez, eskultura horrek hasiera batean harritxoak zituen inguruan, baina pixkanaka askatzen joan zaizkio. Horregatik, gaur eskultura lehengoratu dute, eta harriak jarri dizkiote inguruan itsatsita, askatu ez daitezen. Udaleko langileek azaldu dutenez, aurrekoak baino zuriagoak dira orain jarri dituzten harriak.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!