Jon Azkuek Lau Nazioak txapelketa jokatuko du Espainiako selekzioarekin

Karkara 2019ko urr. 4a, 13:30

Urriaren 23tik 25era jokatuko da Lau Nazioak txapelketa Argentinako San Juan hirian. Polonia, Errusia eta Argentina izango ditu aurkari, Azkuek.

Atzo argitaratu zuten Jordi Ribera hautatzaileak Lau Nazioak txapelketarako hautatu dituen 16 jokalarien zerrenda eta tartean da Jon Azkue, Imanol Garciandia eta Kauldi Odriozola gipuzkoarrekin batera. Txapelketa urriaren 23tik 25era jokatuko da Argentinako San Juan hiriko Aldo Cantoni estadioan. Lehenengo partida urriaren 23an izango dute Poloniaren aurka. Egun bat beranduago Errusia izango dute aurkari, eta urriaren 25ean, Argentinaren aurka neurtu beharko dituzte indarrak.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!