Herribil ikuskizuna antolatzeko bilera izango da ostiralean

Karkara 2019ko urr. 9a, 14:30

Herribil herri ekimenaren hamabosgarren edizioa izango da aurten, eta Harribil dantza taldeak herriko talde eta eragileak parte hartzera gonbidatu ditu.

Herribil herri ekimenaren hamabosgarren edizioa izango da aurten, abenduaren 20an, iluntzean. Ikuskizunaren antolatzailea den Harribil dantza taldeak bilerara deitu ditu herriko talde eta eragileak beren jarduna emanaldian eskaintzeko.

Azken urteotan Talai Mendi dantza taldea, Errikotxia bertso eskola, Orioko Herri Ikastola, Salatxo Abesbatza, Danbolin musika eskola eta Talai Mendi txarangak hartu dute parte Herribil ikuskizunean, baina antolatzaileek herriko eragile guztiei zabaldu diete gonbita.

Urriaren 11an, ostiral honetan, Kosta Tailerrean izango da bilera arratsaldeko 20:00etan.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!