Jokin Bellidok Martuteneko Jaietako XXVIII. Krosa irabazi du

Karkara 2019ko urr. 14a, 09:42

50 korrikalarik hartu zuten parte lasterketan eta oriotarra izan zen garaile 0:24:27ko denborarekin.

Larunbatean jokatu zen 18. Martutene Jaietako Krosa Donostian, Trintxerpeko Atletiko Klubak antolatuta. Hamar kilometroz azpiko kategorian jokatu zen krosak 6.600 metroko distantzia izan zuen eta 50 korrikalarik hartu zuten parte, tartean, Jokin Bellidok 683 dortsal zenbakiarekin. Garaile izan zen oriotarra 0:24:27ko denborarekin.

Antonio Bellido oriotarrak ere hartu zuen parte Martuteneko krosean, 27. postuan amaitu zuen lasterketa 0:33:02 denborarekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!