Elkarretaratze jendetsua, Kataluniako buruzagi independentistei ezarritako zigorrak salatzeko

Karkara 2019ko urr. 15a, 09:07

Dozenaka lagunek bat egin du gaur, astelehena, Orioko Gure Esku taldeak egindako deialdiarekin. Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako bederatzi buruzagi independentistari ezarritako kartzela zigorrak salatu dituzte protestan, eta haiekiko eta Kataluniarekiko elkartasuna adierazi dute.

Estelada artean, elkarretaratzea egin dute arratsaldean, Zakilaneko aldapan. Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako bederatzi buruzagi independentistei ezarritako epaia salatu dute dozenaka lagunek. Halaber, datorren zapatuan, hilak 19, Donostian egingo den manifestaziora joateko deia zabaldu dute Gure Eskuko kideek. Txalo zarten artean amaitu dute elkarretaratzea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!