Irudietan: Denetariko iritziak sortu ditu azokaren kokagune berriak

Karkara 2019ko urr. 17a, 11:30

Bezeroak gustura dira azokaren kokaleku berriarekin.

Gaur, kokagune berria estreinatu du Orioko ostegunetako azokak. Plazako obrak direla-eta, aurrerantzean Karela Kiroldegiaren aurrean jarriko dute merkatua, eta kokagune aldaketak denetariko erreakzioak sortu ditu erabiltzaileen artean. Oro har, bezeroak gustura dira gune berriarekin, baina bertan postua jartzen duten merkatariek zalantzak dituzte.

Batzuk uste dute, herriaren erdigunea kokaleku egokiagoa dela azoka jartzeko. "Goizean zehar herritar asko pasatzen da plazatik, eta azoka dagoela ikusten dutenean, bueltatxoa ematera animatzen dira. Hona etorriko direnak berriz, espresuki azokara datozenak izango dira, betiko bezeroak". Beste zenbait merkatarirentzat ordea, "ohitura kontua" da. "Plazako obrak luzatu egingo dira, eta uste dut, pixkanaka ostegunetan inguru honetara etortzeko ohitura hartuko dutela herritarrek".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!