‘Arantzazu, harriz herri’ dokumentala proiektatuko da Orioko kultur etxean datorren ostegunean

Karkara 2019ko urr. 17a, 16:00

50 urte bete dira aurten Jorge Oteizak Arantzazuko basilikan 14 apostoluak jarri zituela eta, hori dela eta, Nabarralde Fundazioak Arantzazuren inguruko dokumentala argitaratu du.

Urriaren 24an, ostegunarekin, Nabarralde Fundazioak egindako ‘Arantzazu, harriz herri’ dokumentala proiektatuko dute Orioko kultur etxean. Proiekzioa 19:00etan izango da, eta bukaeran proiektua bultzatu dutenekin solas egiteko aukera izango da, bertan izango dira-eta.

Arantzazu, erreferente
50 urte bete dira aurten Jorge Oteizak Arantzazuko basilikan 14 apostoluak jarri zituela eta, hori dela eta, Nabarralde Fundazioak Arantzazuren inguruko dokumentala argitaratu du. Izan ere, Arantzazuko basilika Euskal Herriko artearen eta arkitekturaren erreferentzia garrantzitsua da.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Laboral Kutxaren eta Oñatiko Udalaren laguntzari esker egin da dokumentala. Basilikaren sorreran eta historian protagonismoa izan duten lagun asko elkarrizketatu dituzte: artearen munduko jendea, Arantzazuko santutegiko zaindari Juan Ignazio Larrea, Oteiza Fundazioa Museoko kontserbatzaile Elena Martin, Pello Zabala fraide frantziskotarra… Jesus Iriarte izan da errealizadorea, eta gidoia Miren Mindegiak idatzi du.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!