Haurraren garapenari buruzko hitzaldia antolatu du Haurreskolak

Karkara 2019ko urr. 24a, 11:52

Feli Oregik emango du hitzaldia, hilaren 30ean, 17:30ean hasita, Salatxo aretoan.

Hitzaldia Feli Oregik emango du eta urriaren 30ean izango da, asteazkenarekin, 17:30ean, Salatxo aretoan. Bertan, haurren garapena, jaiotzen direnetik zazpi urte bete arte, gaia hizpide izango du Oregik.

Haurreskolako guraso-batzordeak antolatu du hitzaldia, Udalaren laguntzarekin.

Feli Oregi hizlari
Feli Oregi lehenago ere izan da Orion, Haurreskolak gonbidatuta. Padovan metodoan prestakuntza jasotakoa da eta, horrez gain, aditua da logopedian, osteopatian, entzumena eta hizkuntzan eta psikomotrizitatean. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide