San Nikolas jaiak herritarrekin eta eragileekin elkarlanean antolatzeko jarri zen martxan festa-batzordea. Dagoeneko hiru bilera egin ditu: irailaren 25ean, eta urriaren 9an eta 23an. Lanak bukatu eta festetako programa eta antolaketa prest uzteko, azken bilera egingo dute Azaroaren 6an, asteazkenarekin arratsaldeko 19:00etan kultur etxean.

Batzordeko kideek adierazi dute, orain arteko bilerak bezala, azken hau ere irekia izango dela parte hartu nahi duten guztientzat. Ondoren, azaroaren erdialdera aurkeztuko du batzordeak festetako programa.