Orioko emakumeen beharren inguruko diagnosia ostegunean aurkeztuko dute, Salatxo aretoan

Karkara 2019ko aza. 13a, 13:20

Eider Goiburu eta Aizpea Esnaola berdintasun teknikariak, Anuska Esnal alkatearekin.

Diagnosia aurkezten dutenean, Orioko Udalaren webgunean eskuragarri egongo da dokumentua.

Ahalduntze Eskolako Eider Goiburu eta Aizpea Esnaola berdintasun teknikariek Orioko emakumeen beharren inguruko diagnosia landu dute, eta horren jendaurreko aurkezpena egingo dute ostegunean, azaroak 14ean, 18:30ean. Ekitaldia Salatxo aretoan izango da eta Orioko Udalak gaiarekin interesa duten guztiak gonbidatzen ditu hitzordura.

Datu esanguratsuak
Ahalduntze Eskolaren aurkezpenean, Orioko alkate Anuska Esnal alkateak azaldu zuen, herriko errealitatera egokitutako politika feministak gauzatu nahi dituela udalak: "Horretarako, Orioko emakumeen beharren diagnosia egitea izan da abiapuntua. Diagnosi horren datuak oso esanguratsuak dira: badugu zer hobetua berdintasunean bizi den herria izan nahi badugu!", azpimarratu zuen.

Diagnosia aurkezten dutenean, Orioko Udalaren webgunean eskuragarri egongo da dokumentua.