Atzeratu egin dute Benito Lertxundiren larunbateko kontzertua

Karkara 2019ko aza. 13a, 15:26

Kantariaren osasun arazo bat medio, hilabetez atzeratu dute larunbateko kontzertua. Abenduaren 28an izango da 22:00etatik aurrera.

Benito Lertxundik azaroaren 16an, larunbatean Orion eskaini behar zuen kontzertua bertan behera geratu da kantariaren osasun arazo bat dela eta. Hilabetez atzeratu dute kontzertuaren data, abenduaren 28an izango da larunbatarekin, Orioko Karela kiroldegian 22:00etatik aurrera.

Erositako sarrerek balioko dute bata berrirako, baina sarrera itzuli eta dirua berreskuratu nahi dutenek aukera izango dute horretarako.

Sarrera fisikoak dituztenek erositako lekuan itzultzeko aukera dute, Kutixi kafetegian edo Ontza paper dendan. Internet bidez erosi zutenek, info@kantaitaenea.com helbidera idatzi beharko dute, izen abizenak, eta sarrera erosteko erabilitako korreo elektronikoa emanaz. Egun batzuen buruan sarreren dirua itzuliko da plataformatik, ordaindutako txartel zenbakira.

 
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!