Aurkeztu dute Euskaraldiaren bigarren edizioa

Karkara 2019ko aza. 29a, 13:26

Atzo, osteguna, Euskaraldiaren bigarren edizioa aurkeztu zuten Orioko kultur etxean. Antolatzaileek azaldu zutenez, oraingoan, herriko talde eta elkarteetan jarduten duten herritarrak izango dira ardatza. Besteak beste, Egoitz Dorronsoro Aia eta Orioko dinamizatzaileak Usoa Anduaga Soziolinguistika Klusterreko kideak hartu zuten hitza ekitaldian.

Orioko kultur etxeko aretoa bete egin zen atzo, Euskaraldiaren hurrengo fasearen aurkezpen ekitaldian. Lehenik eta behin, iaz martxan jarritako Euskaraldiaren emaitzak azaldu zituen Soziolinguistika Klusterreko kide Usoa Anduagak. Izan ere, emaitza horiek aztertzeko ikerketa egin dute Klusterrekoek. Gero, Orion eta Aian Euskaraldiaren dinamizatzaile modura dabilen Egoitz Dorronsororen txanda izan zen; 2020. urteko Euskaraldiaren nondik norakoak azaldu zituen; esaterako, faseak, ezaugarriak, edota aldaketak. Dorronsororen arabera, hurrengo edizioan protagonista izango dira herriko talde edota elkarteetan lanean jarduten duten herritarrek.

Euskaraldia sustatzeko Orioko lantaldea martxan da dagoeneko, eta eurentzat mugarri izan zen atzoko bilkura.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!