San Nikolas jaietako egitaraua

Karkara 2019ko abe. 5a, 10:12
Haurrak erraldoien eta buruhandien kalejiran parte hartzera animatu ditu festa batzordeak.

Festa batzordeak hainbat aldaketa egin ditu San Nikolas jaietako egitarauan. KARKARAko webgunean eskuragarri da behin betiko egitaraua.

Gaur, abenduak 5,  sanikolas bezpera
- 18:00. Pello eta Nikolasa erraldoiak buruhandiekin eta txistulariekin batera kalejiran herrian barrena.
- 19:00. Festen hasierako txupinazoa Orioko Kultur Etxetik. Harribil dantza taldeak, Danbolin musika eskolak eta Salatxo abesbatzak parte hartuko dute.
- 19:30. Pello eta Nikolasa erraldoiak buruhandiekin eta txistulariekin ikastola aurreko plazara joango dira.
- 20:00. Alaiki erromeria taldea.
- 23:00. Alaiki erromeria taldea.
- Ondoren, M&xko, Tobal, A roots, Illarra eta Mixtojack DJak. 

Bihar, abenduak 6,  San Nikolas eguna
- 10:30. Kamel Ziani Krosa. Benjamin, alebin eta infantilentzako krosa, Mendibeltz ondoko parkean.
- 11:00. Meza, Salatxok kantatua.
- 12:00. Salatxo abesbatza Pietatean.
- 12:00. Pello eta Nikolasa erraldoiak buruhandiekin eta txistulariekin batera kalejiran ibiliko dira.
- 12:30. Dantzari txikien txapelketa Harribilek antolatuta.
- 13:00. Hemenbaen batukada taldea.
- 14:30. Herri bazkaria: babarrun jana festagunean.
- 17:00. Pilota partidak:
Infantilak binaka: San Sebastian-Murua eta Zabala-Solaberrieta (Orio).
Infantilak binaka: Etxeberria-Sukia eta Esnal-Gonzalez (Getaria).
Gizonezko nagusiak binaka: Lertxundi-Aranalde (Orio) eta Orbegozo (Aia)-Oliden (Orio).
Erremonteko 1. mailako profesionalak: Ansa II-a-Ion eta Juanenea-Barrenetxea IV-a.
- 17:00. Nortasun agiri arrotzen jaurtiketa, txosna batzordeak antolatuta, festa gunean.
- 17:30. Haur, gazte, familia eta kuadrillentzat herri kirolak, kulturgunean, Zaragueta Herri Eskolak antolatuta.
- 19:30. Bide Batez erromeria taldea.
- 22:30. Bertso saioa Karelan. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Jone Uria eta Imanol Lizarazu Habana. Gai jartzailea: Unai Manterola.
- 00:00. Bide Batez erromeria taldea.
- 02:30. Moonshine Wagon taldearen kontzertua.

Abenduak 7, larunbata, Umeen eguna
- 09:30. 3X3 saskibaloi txapelketa Karelan, LH3tik DBH4rako gazteen artean, Orioko Herri Ikastolak antolatuta.
- 10:30. Jubilatuen hamaiketakoa, Zaharren Babeslekuan.
- 11:00. Gaztetxoek herriaren ardura hartuko dute udalbatzarrean. Aurten jaiotako oriotarrei ongietorria egingo diete Kultur Etxean.
- 11:30. 3-12 urte bitarteko gazteentzako tailerrak eta jokoak festagunean.
- 12:00. Strapalucio txaranga kalez kale.
- 16:30. 3-12 urte bitarteko gazteentzako tailerrak eta jokoak festagunean.
- 17:00. Bikotekako dardo txapelketa irekia Bikamiotan.
- 17:15. Pello eta Nikolasa erraldoiak buruhandiekin kalejiran ibiliko dira.
- 18:00. Skate txapelketa 12 urtetik gorakoentzat ikastolako ikasleek antolatuta, festagunean.
- 18:15. Burrunba elektrotxarangarekin poteoa.
- 19:00. Patata tortilla lehiaketa 12-20 urte arteko gazteentzat, ikastolako ikasleek antolatuta, festagunean.
- 21:00. Puntu Morea egongo da festagunean Emagin elkarteak antolatuta.
- 00:00ak arte.  22:00. Intzak Hik taldearen kontzertua, festagunean. 00:00. Guda dantza.

Abenduak 8, igandea,  sanikolas hirugarrena
- 10:30. Herriko txarangarekin kalejira.
- 11:00. Meza.
- 12:00. Banderen bedeinkapena.
- 11:30. Tailer eta jolasak gazteentzat Zingira elkartearen eskutik.
- 12:30. Benta Zaharreko Mutiko Alaiekin kantu poteoa.
- 12:30. Gaztetxoen dardo txapelketa, Bikamiotan.
- 14:30. Orio Arraunketa Elkarteak antolatutako herri bazkaria, Arraunetxen.
- 15:00. Bazkalostean, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak, Arraunetxen.
- 16:00. Bakarkako dardo txapelketa herrikoia.
- 16:00. Tutti magia ikuskizuna, Hodei magoaren eskutik, festagunean.
- 18:00. Pello eta Nikolasa erraldoiak buruhandiekin eta trikitilariekin batea kalejiran ibiliko dira.
- 19:30. Puro Relajo mariatxien saioa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!