Goizean goizetik San Nikolas eguna de antzeman da Orion, festa giroa izan baita nagusi eguna argitu duenetik. III. Kamel Ziani Krosak abiatu du eguna, eta ondoren, Pello eta Nikolasa erraldoien eta buruhandien kalejirak, Salatxo abesbatzaren kontzertuak eta Hemenbaen batukada taldeak girotu dute eguerdi partea.
Harribilek antolatutako, Dantzari Txikien Txapelketa ere izan da festagunean, eta aurten Lezoko Olatz Azkuek eta Oiartzungo Mattin Etxebestek jantzi dute txapela. Bigarren sailkatu dira, Villabonako Idoia Urdangarin eta Asteasuko Maddi Etxeberria, eta hirugarrenak izan dira Pasai Donibaneko Urko Puy eta Lezoko Ane Jaunarena.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!