Leire Zinkunegi ipuinak kontatzen arituko da ostegunean, Orion

Karkara 2019ko abe. 9a, 13:30

'Kontu kontari, naturaren xuxurlari' izeneko saioa eskainiko du Zinkunegik, Orioko udal liburutegian. Bost urtetik beherako haurrei eta gurasoei zuzendutako emanaldia izango da.

Datorren ostegunean, abenduak 12, ipuin-kontaketa saioa izango da Orioko udal liburutegian, Leire Zinkunegiren eskutik. Kontu kontari, naturaren xuxurlari izeneko kontaketa ekarriko du oriotarrak, eta bost urteko haurrei eta gurasoei zuzendutako saioa izango da.

17:30ean hasiko du emanaldia Zinkunegik, eta udalak azaldu duenez, ateak itxiko dira ordu horretan. Beraz, berandu iristen direnek, ez dute saiora sartzeko aukerarik izango.

Erlazionatuak

Magia eta fantasia, txikitasunean

Dorleta Agiriano Lai 2019 urr 16 Orio

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!