Orioko Arraunketa Elkarteko ordezkariek bat egin dute EiTB Maratoiarekin

Karkara 2019ko abe. 10a, 15:10

137.405 euro bildu dituzte, dagoeneko, haurren minbiziaren ikerketara bideratzeko.

 Orioko Arraunketa Elkarteko kideek bat egin dute haurren minbiziaren aurkako elkartasunarekin. Iosu Esnaola, OAEko lehendakaria, Jon Salsamendi Orioko entrenatzailea eta Garazi Oliden eta Nadeth Agirre arraunlariak, 20. aldiz ospatu den EiTB Maratoian hartu dute parte deiak erantzuten.

Haurren minbizia ardatz duen maratoi solidarioari gaur emango diote amaiera. Eitb.eus atarian argitaratutako azken datuen arabera, 137.405 euro ditu bilduta, dagoeneko, haurren minbiziaren ikerketari laguntzeko.

Oraindik ere ekarpena egin nahi duenak horretarako aukera du, online, 902542525 telefonoan, edo kontu hauetan: ES7921008686870200037282 (Caixabank), eta ES73 2095 0611 0091 0951 3824 (Kutxabank). Baita Bizum aplikazioaren bitartez ere, dohaintza solidarioa (33478).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!