Ahalduntze Eskolak 'Emariak' liburua aurkeztuko du asteazkenean udal-liburutegian, eta Apal Morea inauguratuko du

Karkara 2019ko abe. 10a, 17:30
'Emariak' liburua. (Kalaka)

Aurkezpena egiteko, liburutegia itxi egingo dute, 18:30ean.

Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak ekitaldi bat antolatu du asteazkenerako, udal-liburutegian jarri duen Apal Morea aurkezteko. "Apal Morean feminismoarekin eta emakumeen ahalduntzearekin zerikusia duen materiala bilduko da eta dagoeneko liburu dezente daude bertan". Ahalduntze Eskolaren asmoa da Apal Morea osatzen joatea kaleratzen diren liburu berriekin, eta erreferentzia izatea gaiarekin interesa duten oriotar guztientzat. Ekitaldia udal-liburutegian bertan egingo da, 18:30eanhasita.

Apal Morea aurkezteaz gain, Ahalduntze Eskolak 'Emariak' izeneko liburua aurkeztuko du. Liburuak emakumeek historian zehar egin dituzten ekarpenen bilduma bat da. Kalaka argitaletxeak argitaratu du eta 12 emakumeren biografiak biltzen ditu, ilustrazio ederrekin.

Aurkezpena egiteko, liburutegia itxi egingo dute, 18:30ean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!