Gabonetako kontzertua emango dute Danbolin Musika Eskolak eta Salatxo abesbatzak asteartean

Karkara 2019ko abe. 16a, 09:01

Kontzertua bihar izango da, asteartea, 19:30ean hasita, Orioko elizan.

Danbolin Musika Eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzak Gabonetako kontzertua emango dute elizan abenduaren 17an, asteartearekin, 19:30ean hasita.

Emanaldiari hasiera emateko, Danbolin Musika Eskolako kantuko ikasleek honako kantak abestuko dituzte, instrumentuko ikasleen laguntzarekin:

  • Birjiña Maite
  • Hodie Christus natus est
  • Virgo Deum Genuit.

Jarraian, musika-mintzairako ikasleen txanda izango da. Abesti hauek kantatuko dituzte, instrumentuko ikasleen laguntzarekin berriz ere:

  • Loteria-loteria
  • Gabon eguna
  • Elur jolasak
  • Erregeak
  • Jingle Bell rock
  • Napoleon astotxo

Ondoren, Salatxo abesbatzakoek abestuko dute eta, kontzertua bukatzeko, beste bi kanta abestuko dituzte guztiek elkarrekin: Zoriona guztioi eta Hator-Hator.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!