Arnasa Gara kanpaina aurkeztu dute Aian

Karkara 2019ko abe. 18a, 12:00

Aurkezpen ekitaldiarekin batera, 'Kartzela' serieko bi kapitulu eskaini zituzten kultur etxean.

Jardueraz betetako arratsaldea biziko zuten ostiralean Aian. 17:00etan Gabonetako zuhaitza jarriko zuten plazan, zuhaitza apaintzeko aukera izan zuten herrigunera bertaratu zirenek.

Gero, 19:00etan, Arnasa Gara dinamika aurkeztu zuten Aiako kultur etxean. "Arnasgune" modura ezagunak diren udalerri euskaldunek "euskararentzat duten garrantzia" nabarmentzeko asmoz jarri dute martxan ekimena, UEMAren, Eusko Jaurlaritzaren eta beste hainbat erakunderen eskutik. Besteak beste, euskara sustatzen jarraitzea eta "arnasguneetako" herritarrak "ahalduntzea" dute helburu, eta tokian toki proiektua aurkezten ari dira dagoeneko.

Aroa Fernandezek bete zituen aurkezle lanak. Eta bertan izan ziren Arnasa Gara kanpainaren harira EITBk eta Hiru Damatxok sortutako Kartzela seriean parte hartu duten bi aktore ere. Gainera, serieko bi kapitulu eskaini zituzten  kultur etxean, ekitaldiaren barruan. Amaitzean, mokadutxoa izan zuten bertaratu zirenek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide