Xaboi eta krema tailerra egingo dute gaur Etxeluzen

Karkara 2019ko abe. 23a, 09:08

Arratsaldeko 18:00etatik 20:30era bitartean izango da kosmetika naturala lantzeko tailerra.

Hamargarren urteurrena ospatzen jarraitzen du Etxeluze Gaztetxeak. Horregatik, urtemuga bitartean hainbat ekitaldi antolatu dituzte herritarrentzat, baina, oraingoz, abendukoak soilik plazaratu dituzte. Gaur, abenduak 23, astelehena, xaboi eta krema naturalen tailerra egingo dute Etxeluzen bertan. Arratsaldeko 18:00etatik 20:30era bitartean izango da, Etxeluzen.
 

Asteazkenean, berriz, Eguberri egunean, Ikatza Fest-ek hartuko du Gaztetxea, beste urte batez.18:30etik aurrera, hiru kontzertu eskainiko dituzte inguruko herrietako hiru taldek: Usurbilgo Dizerdit taldea, Zarauzko Hägendäs taldea, eta Zarauzko zein Oreretako Peedöh taldea.

Egitaraua abenduaren 28an, larunbatarekin itxiko da urteroko bertsio gauarekin.Lotsa alde batera utzi eta oholtza gainera igotzera animatu dituzte herritarrak. Parte hartu nahi dutenek, K2 eta Errusta tabernatan eman dezakete izena abenduaren 22a baino lehen. Egunean bertan, arratsaldeko 19:00etan azaldu beharko dute Etxeluzera. Horrez gain, aurrez gaztetxean entseatzeko aukera izango du nahi duenak. Entseguak adosteko, astero, astearteetan 19:30ean azaldu besterik ez dute Etxeluzera, antolatzaileak bertan egongo dira.

 
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!