Kiroldegiko armailetan barandak jarri dituzte segurtasuna hobetzeko

Karkara 2019ko abe. 27a, 15:00

Udalak bideratu du irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko aldaketa eta 5.500 euroko kostua izan du. 

Karela kiroldegiko irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko asmotan, harmailetako lau jaitsieretan barandak jarri ditu Udalak. Horretarako, guztira, 20 eserleku kendu behar izan dituzte eskailerak zabaldu ahal izateko. 

Udalak orio.eus atarian adierazi duenez, lana Zarauzko Muguruza errementariak egin du eta 5.500 euroko kostua izan du, BEZa barne.