Dena prest dago Benito Lertxundiren gaueko kontzerturako

Karkara 2019ko abe. 28a, 18:45

Gaueko 21:30ean zabalduko dituzte Karela kiroldegiko ateak ikusleentzat.

Benito Lertxundik gaur gauean eskainiko du kontzertua Orion, Karela Kiroldegian. Hasiera batean, azaroaren 16an zen kontzertua, baina kantariaren osasun arazo bat zela medio, atzeratu beharra izan zuten. Emanaldia dataz aldatzea, ordea, ez da kalterako izan entzuleen begitan. Lertxundik duela bi aste bere sare sozialetan jakinarazi zuenez, sarrerak agortuta daude, jada. 

Emanaldirako dena prest, gaueko 21:30ean zabalduko dituzte kiroldegiko ateak. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!