Orioko Udalak datozen egunetan banatuko ditu 2020. urterako egutegiak

Karkara 2019ko abe. 30a, 12:30

Patrikako egutegi txikiak kaleratu ditu Orioko Udalak, eta datozen egunetan jasoko dituzte etxean oriotarrek.

Gainean dugu 2020. urtea, eta Orioko Udalak egutegi berriak argitaratu ditu dagoeneko. Egingo al dinagu?Orio feminista eta euskalduna da datorren urterako leloa; izan ere, udalak adierazi duenez, bi ardatz horiek landuko dituzte hurrengo hamabihilekoan: "euskararen sustapena eta emakumearen ahalduntzea".

"Tamaina txikikoa" da egutegia, eta herriko telefono agenda bat ere txertatu dute bertan. 3.000 ale kaleratu dituzte guztira, eta datozen egunetan banatuko dituzte etxez etxe. Dena den, udaletxean edota kultur etxean ere eskuragarri izango dira.