3147 zenbakiak irabazi du Arkupe Elkarteak zozkatutako kruzeroko bidaia

Karkara 2019ko abe. 30a, 16:14

Kruzeroaz gain, herriko dendatan gastatzeko 500 eta 300 euroko bono bana zozkatu dituzte. 

Eguerdiko 14:30ean egin dute Arkupe Elkarteko kideek Gabonetako zozketa.

Guztira hiru sari banatu dituzte; hirugarren sariaren irabazlea 0674 zenbakia izan da, 300euroko bonoa irabazi du herriko dendatan gastatzeko. Bigarren saria, berriz, 0342 zenbakidun txartelarentzat izan da, 500 euroko bonoa izango du herriko dendatan gastatzeko. 

Azkenik, sari potoloa 3147 zenbakidun txartela duenak lortu du, 1.200 euroko balioa duen kruzero batean bidaia irabazi du.