Urola Kostako lehenengo eskubaloi topaketa jokatuko dute bihar Karelan

Karkara 2020ko urt. 2a, 11:00

Infantil eta alebin mailako 150 jokalari elkartuko dira bihar Karela Kiroldegian goizeko 9:00etan hasi eta gaueko 21:00etan amaituko den eskubaloi txapelketan.

Bihar, urtarrilaren 3an, ostiralarekin, Eskubaloiko Urola Kostako I. Gabon Topaketa jokatuko dute Karela Kiroldegian. Orio Eragin eskubaloi elkarteak antolatuta, infantil eta alebin mailako 150 jokalari inguru bilduko dira kantxan. Orioko taldeez gain, Zarautz, Usurbil eta Zumaiako neskek hartuko dute parte goizeko 9:00etan hasi eta gaueko 21:00ak bitartean jokatuko den txapelketan. Partiduez gain zozketa ugari izango dira egun guztian zehar.

Honakoa da partiduen ordutegia:

9:00-9:40 Orio - Usurbil
9:40 - 10:20 Aiala Zke - Pulpo A
10:20 - 11:10 Orio A - Usurbil
11:10 - 12:00 Orio B - Pulpo A
12:00 - 12:40 Orio - Pulpo B
12:40 - 13:20 Aiala Zke - Usurbil
13:20 - 14:10 Orio A - Pulpo B
14:10 - 15:00 Orio B - Usurbil

15:30 - 16:10 Usurbil - Pulpo A
16:10 - 16:50 Pulpo B - Aiala Zke
16:50 - 17:40 Orio A - Pulpo A
17:40 - 18:30 Orio B - Pulpo B
18:30 - 19:10 Orio - Pulpo A/B
19:10 - 20:00 Usurbil - Pulpo A
20:00 - 20:50 Orio A/B - Pulpo B

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!