Tripontzia zozketarako azken zenbakiak salduko dituzte igandean Orion

Karkara 2020ko urt. 10a, 12:23
2020ko Tripontzia zozketaren aurkezpena. Argazkia: Irati Salsamendi - Irutxuloko Hitza

Orioko Baliza taldeak zozketarako zenbakiak saltzeko mahaia jarriko du igandean, Kolon Txiki tabernan. Hilaren 20an egingo dute Tripontzia zozketa.

Orioko Baliza taldeak Gure Esku Dagoren Tripontzia zozketarako zenbakiak salduko ditu igandean, 12:00etatik 14:00etara Kolon Txiki tabernan.

Tripontzia egitasmoa hazten ari da urtez urte, eta inoizko diru kopururik handiena banatuko dute aurten, 94.000 euro denera: 60.000 euroko sari potolo bat, 2.000 euroko zazpi, 1.500 euroko zortzi eta 1.000 euroko zortzi.

Zozketan parte hartzeko txartel bakoitza 5 eurotan dago salgai, eta zozketa urtarrilaren 20an egingo dute Beasaingo notariotzan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!