DBHko gaztetxoentzat eski irteera antolatu du Txurrumuskik

Karkara 2020ko urt. 10a, 15:11

Eski irteeran parte hartu nahi dutenek hilaren 20rako entregatu behar dituzte agiri eta baimen guztiak, Ametsa gaztelekuan.

Otsailaren 1-2ko astebururako eski irteera antolatu du Txurrumuskik Luz Ardiden eski estaziora. DBH 1. mailatik 4. mailara bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta bertan parte hartu nahi dutenek Ametsa gaztelekuan jaso beharko dituzte bete beharreko agiriak. Irteera 95 euro kostako da.

Irteeran parte hartzeko, izen-emate orria beteta, Ertzaintzan sinatutako baimen orria, osasun txartelaren kopia,  eta ordainketa agiria entregatu beharko dira, urtarrilaren 20rako. Eski irteeraren inguruko argibide gehiago nahi dituztenek gaztelekuan izango dute aukera, bertan baitakizkite irteeraren inguruko xehetasun guztiak.  

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!