Zaragueta eskolak matrikulazio kanpaina hasi du, "Dudik eta gabe, Zaragueta" leloarekin

Karkara 2020ko urt. 13a, 15:30

Zaraguetan matrikulatzeko epea urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra arte izango da zabalik.

Zaragueta Herri Eskolak 2020-2021 ikasturteko matrikulazio kanpaina hasi du, "Dudik eta gabe, Zaragueta" leloarekin. Rosa Velez zuzendariaren hitzetan, hezkuntzak herritar ororentzat "oinarrizko eskubidea" izan behar duela sinisten dute Zaraguetan: "Egunero gogor egiten dugu lan horren alde, kalitatezko eskola publikoa izateko. Ikasleak hezten ditugu bizitzan eta munduan ondo molda daitezen, bakoitzak bere bidean eta bere dohaiekin aurrera egiten ikas dezan”.

Matrikulazio epea urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra izango dute zabalik. Aurretik, urtarrilak 23an, osteguna, bilera informatiboa egingo dute eskolan bertan 18:00etan, eta zaintza zerbitzua eskainiko dute ume txikientzat. Saioa elebiduna izango da. Larunbat horretan, urtarrilak 25, eskolako ateak zabalik izango dituzte 10:30ak eta 12:30ak artean, ikastetxea bertatik bertara ezagutu nahi duen ororentzat.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!