Olatz Zugastik kontzertua eskainiko du otsailaren 23an, Victoria Eugenia Antzokian

Karkara 2020ko urt. 14a, 14:03

Iluntzeko 20:00etan hasiko da hernaniarraren emanaldia eta sarrerak salgai daude, jada.

Otsailaren 23an, igandearekin, Victoria Eugenia Antzokian izango da Olatz Zugasti, Orion Zuzenean disko berria aurkezten. Azken kontzertuetan bezala, Zugastik harpa eta gitarraren laguntzan eskainiko ditu kantuak eta alboan izango ditu Amaiur Cajaravile (baxua), Ander Ederra (gitarra elektrikoa eta akustikoa), Ander Zulaika (bateria, kajoia) eta Gratxina Lertxundi (teklatua, flautak, ahotsa)

Iluntzeko 20:00etan izango da emanaldia, eta sarrerak salgai daude, jada. Internet bidez eros daitezke esteka honetan.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!