Orioko emakumezkoen traineruak Portugaleteko VIII Jaitsieran parte hartuko du igandean

Karkara 2020ko urt. 17a, 11:58
Orioko emakumezkoen trainerua 2019ko uztailaren 20an. (Iban Egiguren)

Igandean 13:00etan emango diote hasiera estropadari. Galindo errekako bokalean egongo da irteera puntua, eta Gran Hotel Puente Colgante hoteleraino joango dira ontziak. 

Igandean Portugaleteko traineru jaitsiera jokatuko da. 38 traineruek parte hartuko dute San Nikolas Arraun Taldeak antolatutako VIII Traineru Jaitsieran, tartean Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen ontziak. Erlojuaren aurkako estropada izango da, eta taldeak minutuero aterako dira irteera puntutik. Gizonezko seniorrek eta jubenilek 5.500 metroko ibilbidea osatu beharko dute, emakumezkoek eta beteranoek 4.000 metrokoa. 

Igandean 13:00etan emango diote hasiera estropadari. Galindo errekako bokalean egongo da irteera puntua, eta Gran Hotel Puente Colgante hoteleraino joango dira ontziak. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!