Urtarrilean eta otsailean ere bingoa izango da asteazkenero, Orioko Kultur Etxean

Karkara 2020ko urt. 20a, 08:51

16:30etik 18:30era iraungo dute Zaharren Babeslekuko kideek antolatutako bingo saioek.

Urte berriarekin batera, ohiko jarduerei ekin die Orioko Zaharren Babeslekuak. Orioko Udalak duela gutxi argitaratu du urtarrilean eta otsailean herrian izango diren orotariko ekimenen egitaraua, eta bertan jakinarazi duenez, datozen hilabeteetan ere asteazkenero egingo dituzte bingo saioak Zaharren Babeslekuko kideek.

Orain artean bezala, 16:30ean elkartuko dira Orioko Kultur Etxean, eta bi orduz jardungo dute bingoan, 18:30ak arte.

Honako egunetan izango da bingoa datozen asteetan: urtarrilaren 22an, urtarrilaren 29an, otsailaren 5ean, otsailaren 12an, otsailaren 19an eta otsailaren 26an.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!