Joseba Altuna bigarren sailkatu da Paleta Egokituko Gipuzkoako Txapelketan

Karkara 2020ko ots. 13a, 14:19

19 urtetik 40 urtera bitarteko 15 kirolarik parte hartu dute Paleta Egokituko Gipuzkoako Txapelketan, 4 emakumek eta 11 gizonek.

Adimen urritasuna duten kirolariei zuzendutako Paleta Egokituko Gipuzkoako Txapelketa jokatu da abendua eta otsaila bitartean, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatuta. Joan den larunbatean jokatu zen bigarren jardunaldia Legazpin, eta ikuskizun politaz eta giro bikainaz gozatu zuten bertaratu zirenek. 

Partida ugari jokatu zituzten parte-hartzaileek larunbateko jardunaldian, eta Zestoan jokatu zen lehen  jardunaldiko emaitzak kontuan hartuta osatu zuten sailkapen nagusia. Hala, Jurdan Arakistain sailkatu zen lehen postuan, eta Zarauzko taldean jokatzen duen Joseba Altuna oriotarra izan zen bigarrena.

Guztira, adimen urritasuna duten 19 urtetik 40 urtera bitarteko 15 kirolarik parte hartu zuten txapelketan, 4 emakumek eta 11 gizonek. Hurrengoa da sailkapena:
 

  1. Jurdan Arakistain (Mindara)
  2. Joseba Altuna (Zarautz)
  3. Iraitz Huegun (Mindara)
  4. Lander Ortega (Mindara)
  5. Eneko Sagarmendi (Mindara)
  6. Aritz Lertxundi (Zarautz)
  7. Iñaki Divasson (Zarautz)
  8. Xabier Olaziregi (Zarautz)
  9. Xabier Villar (Zarautz)
  10. Lorea Iribar (Zarautz)
  11. Sheila Cueto (Mindara)
  12. Ibai Castilla (Mindara)
  13. Mariaje Garcia (Mindara)
  14. Xabier Arizkorreta (Independente)
  15. Leire Esnal (Mindara)

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!