"Sahararen aldeko janari bilketan parte hartu dutenei eskertza"

Karkara 2020ko ots. 16a, 09:00

1.500 kilotik gora janari eta material bildu dituzte Orion Saharako errefuxiatu kanpamentuetara eramateko.

Sahararen aldeko janari bilketaren antolatzaileek eskerrak eman dizkiete iniziatiba solidarioan parte hartu duten norbanakoei, familiei eta erakundeei: Orioko Herri Ikastola, Zaragueta Herri Eskola, Zingira Eskola, Spar, Dia eta Eroski Center.

Denera, 1.500 kilo inguru janari eta material bildu dituzte, 84 kaxa txiki eta 6 handitan.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!