Hautesle-errolda ikusgai dago Orioko udaletxean, kontsultak egin eta erreklamazioak aurkezteko

Andrea Zipitria 2024ko mar. 5a, 11:15
Herriko plaza. (Orioko Udala)

2024ko apirilaren 21ean, igandearekin, egingo dira Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak, eta Orioko Udalak jendaurrean jarri du herrian bizi diren hautesleen zerrenda, herritarrek datuak zuzenak direla egiaztatzeko. Zerrenda udal-bulegoetan egongo da ikusgai martxoaren 4tik 11ra bitartean, biak barne, 8:30etik 14:30era.

2024ko apirilaren 21ean egingo dira Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak, eta jendaurrean daude dagoeneko hautesleen zerrendak.

Orioko Udalak jakinarazi du hautesle-zerrenda jendaurrean izango dela udal-bulegoetan otsailaren 4tik 11ra bitartean, biak barne, 8:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera.

Hautesleek aukera daukate, epe horren barruan, hautesle-zerrendako datuak zuzenak diren ala ez aztertzeko edota erreklamazioak aurkezteko. Hautesleak berak edo behar bezala baimendutako pertsona batek aurkeztu eta sinatu behar du erreklamazioa, eta NANaren, gidabaimenaren edo pasaportearen fotokopia erantsi behar dio.

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!