Zabalik da eskola-umeen literatur lehiaketako lanak aurkezteko epea

Karkara 2020ko ots. 21a, 08:30

Lanak aurkezteko epea martxoaren 27an bukatuko da eta interesatuek herriko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu ditzakete beren lanak.

Aurtengoa lehiaketaren 33. edizioa izango da. Lanak aurkezteko epea martxoaren 27an bukatuko da eta interesatuek herriko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu ditzakete beren lanak.

LH 3tik hasi eta DBH4 bitarteko haur eta gaztetxoek har dezakete parte.

Lehiaketaren oinarriak hauek dira:

1.- Lanak euskaraz idatziak eta jatorrizkoak izango dira.

2.- Gaia librea da.

3.- Partaide bakoitzak lan bat aurkez dezake, gehienez, modalitate bakoitzean.

4.- Irakasleek animatu egingo dituzte haurrak parte hartzera; baina ez dituzte behartu behar. Parte-hartzea boluntarioa da.

5.- Zortzi maila izango dira: Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailak eta DBHko guztiak.

6.- Maila bakoitzean bi modalitate izango dira:

  • Ipuina
  • Olerkia edo bertsoa

7.- Lanak, gehienez, bost orrialde luze izango dira.

8.- Parte-hartzaileek oriotarrak izan behar dute edo Orion bizi edo ikasi.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!