Orioko Udalak jakinarazi du Gipuzkoako 9. Hip-Hop txapelketa Karela kiroldegian jokatuko dela martxoaren 7an, goizez eta arratsaldez.

Warda Mallal oriotarra da antolatzailea, eta sarrerak erosi nahi dituztenek edo txapelketaren inguruko informazio osatua nahi dutenek, berarekin jarri behar dute harremanetan, 637 256 851 telefono zenbakira deituta.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, prezio hauetan:

  • Goizeko saioa: 8 euro
  • Arratsaldeko saioa: 8 euro
  • Egun osorako sarrera: 15 euro