Umorearen mugen inguruko lanketa egin dute Pentsamendu tailerraren lehen saioan

Karkara 2020ko mar. 1a, 08:30

Pentsamendu tailerrak ostiral arratsaldean egin zuen lehen saioa, Etxeluze gaztetxean.

Aritz Pardinak sortu duen Pentsamendu tailerrak ostiralean egin zuen estraineko saioa, Etxeluzen. Elkartutako herritar taldetxoa umorearen mugen inguruan hausnarrean jardun zen, EHUko irakasle Agustin Arrietaren eta Maddi Nazabal Filosofian graduatuaren gidaritzapean.

Hausnarketa saioan parte hartu zuen herritar baten esanetan, saioa "benetan interesgarria" izan zen. Antolatzaileek proposatutako lanketa moduari esker, "arin eta era oso atseginean" jardun zuten bakoitzaren ideiei buruz hizketan. Bere iritziz, "eskertzekoa da herrian eztabaidarako eta hausnarketarako halako aukerak egotea". 

Pentsamendu tailerraren bigarren saioa martxoaren 27an izango da, ostiralarekin. Politika Zientzian eta Kudeaketa Publikoan graduatua den Oier Zeberiok emango dio hasiera Arrisku teknologikoen kudeaketa: segurtasuna eta demokrazia izenburua duen tailerrari, eta segidan, parte hartzaileek beren ideiak azaltzeko aukera izango dute.

Saioen inguruko informazio gehiago izateko, oriopentsamendutailerra@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!