Udako lanpostuen deialdia egin du Orioko Udalak

Karkara 2020ko mar. 6a, 15:38

Udako lanpostuetan izena eman nahi dutenek eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dituzte, martxoaren 9tik 27ra bitartean, biak barne.

Orioko Udalak hainbat pertsona hartuko ditu lanerako uda honetan, eta deialdia egiten du lanpostu horiek betetzeko. Deialdian parte hartzeko, langabetua izan behar da eta Orion erroldatua, gutxienez 2020ko urtarrilaren 1az geroztik. Dena dela, txu-txu trenaren gidari, udaltzain laguntzaile eta turismo bulegorako lanpostuetarako ez dute eskatuko herrian erroldatuta egotea.

Hurrengoak dira lanpostuak:

  • Kabinen garbitzailea (bi lanpostu)
  • Kanpineko garbitzailea (hiru lanpostu)
  • Udaltzain laguntzailea (hiru lanpostu)
  • Txu-Txu trenaren gidaria (bi lanpostu)
  • Kanpineko mantentze-lanak eta zaindaria (lan-poltsa)
  • Turismo bulegorako harreragilea (lanpostu bat)

Lanpostuen deialdietan izena eman nahi dutenek eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dituzte, martxoaren 9tik martxoaren 27ra bitartean, biak barne. Bestalde, lanpostuetarako probak apirilaren 4an egingo dira, larunbatarekin, 09:00etan, Orioko Herri Ikastolan. Kanpineko garbitzaileen proba praktikoa berriz, apirilaren 25ean izango da, eta hautagaiei aurrerago adieraziko zaie tokia eta ordua.

Deialdien inguruko informazio osatua, oinarriak eta udaltzain-laguntzailerako proba gainditzeko ikasi beharreko edukia Orioko Udalaren webgunean eskuratu dezakete herritarrek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!