Koronabirusa dela-eta gomendio berriak eman ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak

Karkara 2020ko mar. 9a, 20:43

Umeei ikastetxera joan aurretik tenperatuta hartzeko gomendatu dute, eta gauza bera egiteko zahar etxeetara joan aurretik. Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osorako luzatu dituzte gomendiook.

Koronabirusaren hedapena saihesteko neurri eta gomendio berriak jakinarazi ditu gaur Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Neurri gehienak eta zorrotzenak Gasteizen ezarriko dituzten arren –hamabost egunez itxita izango dira han ikastetxeak eta unibertsitatea, besteak beste–, Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osorako gomendio berriak ere eman ditu Nekane Murga sailburuak arratsaldean egin duen agerraldian.

Orain arteko gomendio orokorrez gain, ikastetxeetara joan aurretik haurrei tenperatura hartzeko aholkatu du Osasun Sailak, eta 37 gradu baino gehiago edo arnasketarekin lotutako sintomak badituzte etxean geratzeko eskatu du. Era berean, zahar etxeren batera bisitan joan behar dutenek ere neurri bera hartzeko eskatu du Osasun Sailak, tenperatura hartzeko, alegia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!