Gorka Eizmendi bosgarren sailkatu da denboraldiko lehen rallyan

Karkara 2020ko mar. 10a, 14:54

Avia taldeko pilotuak ez du esperotako emaitza lortu, baina itxaropentsu itzuli da Tierras Altas de Lorcako rallytik.

Gorka Eizmendik Espainiako lur gaineko rally zirkuituko lehen froga jokatu zuen pasa den asteburuan. Pilotua ez zen espero bezain fin ibili lasterketan, eta sailkapeneko bosgarren postuan sailkatu zen.

Berak adierazitakoaren arabera, estreinako rallya zuen Skoda Fabia R5 autoarekin, eta ez zen nahi bezain eroso sentitu. Dena den, emaitza "ontzat" eman zuen, sailkapen orokorrari begira puntu interesgarriak lortu zituelako.

Datorren rallya apirilaren 17 eta 18an jokatuko du Eizmendik, Pozoblancon.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!