'Guztiok izan behar genuke feminista' liburuxkaren irakurketa saioa egingo dute hilaren 24an

Karkara 2020ko mar. 11a, 11:00

Orioko Ahalduntze Eskolak antolatu du egitasmoa, eta irakurketa taldean parte hartu nahi dutenek eskuragarri dute liburuxka ahalduntze eskolan.

Orioko Ahalduntze Eskolak Chimamanda Ngoziren Guztiok izan beharko genuke feminista saiakera irakurtzera animatu nahi ditu emakume oriotarrak. Izan ere, martxoaren 24an, asteartearekin, testu horren hausnarketa egingo dute, 18:30etan Kultur etxean.

Antolatzaileek azaldu dutenez, liburuxkak 40 orrialde ditu, eta erraz irakurtzen da". Testua irakurri eta irakurketa taldean parte hartu nahi dutenek, euskaraz edo gazteleraz eskura dezakete liburuxka Orioko Ahalduntze Eskolan bertan. Egitasmoan izena emateko idatzi behar da ahalduntzeeskola@orio.eus helbidera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!