Zaharren Babeslekua itxi dute, Eusko Jaurlaritzaren aginduz

Karkara 2020ko mar. 12a, 09:16

Asteazkenero herriko kultur etxean egiten duten bingo saioa eta hilaren 25erako antolatuta zuten Orioko Erretiratuen eta Pentsiodunen Eguna ere bertan behera geratu dira.

Atzo arratsaldean, Eusko Jaurlaritzak erretiratu eta pentsiodunen aisialdi guneak eta elkarteak ixteko agindua eman zuen, koronabirusa adinekoen artean ez zabaltzeko neurri gisa. Hori dela eta, gaurtik aurrera itxita egongo da Orioko Zaharren Babeslekua, eta elkarteko presidente Txomin Iribarrek jakinarazi duenez, asteazkenero herriko kultur etxean egiten duten bingo saioa eta hilaren 25erako antolatua zuten Orioko Erretiratuen eta Pentsiodunen Eguna ere bertan behera geratu dira.

Elkarteak zehaztu du hasiera batean neurria hamalau egunetarako izango dela gutxienez, baina Eusko Jaurlaritzak irekitzeko baimena eman arte itxita jarraituko duela Zaharren Babeslekuak.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!