Udalak konfinamendurako arauak zorrotz betetzeko deia egin die herritarrei

Karkara 2020ko mar. 20a, 15:41

Koronabirusaren hedapena saihesteko ahalegin berezia egitea eskatu die Udalak herritarrei.

Orioko Udalak argitaratutakoaren arabera, herritar gehienek zorrotz eta egoki betetzen dituzte agintariek konfinamendurako ezarri dituzten arauak, baina batzuek ez, edo ez beti, edo ez behar bezain zorrotz. Hori dela, Udalak jarraibide batzuk eman ditu argitara:

  • Adineko jendeak, ahal dela, ez du atera behar erosketak egitera. Arrisku-taldekoak dira eta ahalik eta zorrotzen bete behar dute konfinamendua. Herrian antolatu den zaintza-sarea baliatu dezakete erosketak egiteko. Horretarako, nahikoa dute 642 409 422 telefonora deitzea.
  • Norbait erosketak egitera ateratzen denean, etxetik gertuen daukan establezimendura joan behar du, kaleko egonaldia ez gehiegi luzatzeko.
  • Irizpide bera aplikatu behar da txakurrak paseatzeko ere: etxetik gertuen dagoen parkera eraman behar da txakurra.
  • Botikara joatekotan, behar-beharrezko sendagaien bila joan. Sendagaiak benetan behar dituztenek izan behar dute lehentasuna.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!