#EtxetikMundura

Joseba Aparicio, etxetik mundura

Karkara 2020ko mar. 29a, 20:00

Joseba Apariciok Urtz taldearen bertsio bat bidali du #EtxetikMundura egitasmorako.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) martxan jarritako #EtxetikMundura egitasmoak ez du etenik, eta gaurkoan ere eskualdeko sortzaileen emanaldiak ikusteko aukera izango da. Eskualdeko gainontzeko hedabideetan saio hauek daude ikusgai: Baleike.eus-en Molly Bux kantaria, Maxixatzen.eus-en eta Uztarria.eus-en Udal Musika Bandetako kideen saioa, eta Zarauzkohitza.eus-en Joxean Urbieta eta Maixol Ruizen kantu saioa.

Horiek guztiak ikusgai daude bai UROLA KOSTAKO HITZAren webgunean, baita Erlo Telebistan ere. Horrez gain, bertan daude aurreko egunetan eskaini diren emanaldi guztiak ere.

Gogoan izan #EtxetikMundura egitasmoaren deialdia irekia dela. Beraz, eskualdeko herritar guztiek izan dezakete emanaldi hauetan parte hartzeko aukera, edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen baitira. Animatu eta bidali zuen bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!